XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D`Armagnac bandoagiri batez animoak lasaitzen saiatuko da.

Independentzia Gerra hasiko da, eta lehendabiziko gerrilari bandak agertuko dira, hiritik boluntario ugari atereaz.

Frantses gobernadore militarrak, bata bertzearen gibeletik izendatzen dira: D`Agoult, Dufour, Conde de Reille, Barón Abbé....

Reille-k Polizia Militar saila sortzen du, Jean Pierre Mendiry-k Komisari Nagusi bezala presidituz.

Hirian terrore erregimena ezartzen da, ehundaka preso, deportazio eta fusilamendurekin, 1811.ean Abbé-ren helerarekin areagotu egiten den terrorea.

Urte honetan bertan, Espoz y Mina gerrilariak hiriburuaren inguratzea hasiko du, bertako biztanleentzat gose garai bat hasiaz.

1813.ean, Gasteizko batailarekin frantsesen erretiratzea hasiko da.

Hiritik José erregea pasako da iheska zebiltzanen artean nahasirik eta abantxu ezezagun gisa.

Espainiarren aldetik, Picton (ingelesa) eta Enrique O`Donnell jeneralak izanen ditu bere alde.

Cassan jenerale frantsesa heroikiro arituko da.

Setioan, Carlos Espainiakoa jeneralak bereganatuko du agintea, hiriaren baldintzak kinka oso larritara helduz.

Azkenekotz, frantses troparen egoera ezin kaskarragoaren aintzinean eta blokeaturik lau hilabete eman ondoren, kapitulatzera behartuak egonen dira, egoera, hirian, etsipengarri bihurtu bait da.

Beren hiriburutiko irteeran, garaileek ohore militarrak eskainiko dizkiete eta askapena herri-besta haundiez ospatuko da.

Fernando VII.a erregeak Iruñea eta Baionako Gurutzea sortuko du 1815.ean, bi hirien blokeoetan izan ziren heroentzako domina, alegia.

Hirurteko konstituzionale garaian zehar (1820-1823), errealistek, sei hilabete iraunen zuen ingurapen luze batez blokeatuko dute hiriburua, eta 1823.eko irailak 17an kapitulatuko dute.

1828-1829. urteetan bilduko dira Nafarroako azken Gorteak.

1833.ean Fernando VII.a erregea hilen da, eta gerra karlistei emanen zaie hasiera.

Iruñea, goarnizio militarraz domeinatua, Nafarroa karlista baten barrenean, irla isabeldar bilakatuko da.

1837.ean tropa matxinatu egiten da eta Sarsfield bizerregea hiltzen du.

Tropa karlistez erabat setiatuak, anarkia da nagusi hirian, maiz ematen diren ebasketa eta krimenekin eta hornikuntzei dagokienez erabateko eskasiarekin.

Setioak gerra burutu arte iraunen du, Bergarako hitzarmena eman zen arte.

Azkeneko gerra karlista garaian, hauengandik hiriaren beste blokeatze bat egonen da, 1873.ean.

Gerra, 1876.eko otsailak 29an bukatuko da.

Azken parte ofiziala Iruñean emanen da, hiriari gerraren amaiera komunikatuz.

Takonera-ko Lorategiak: han hondoan Teobaldos arkua (Argazkia: M. Ibáñez).

Halaber, eta sohorna hondeatzeko zeuden zailtasunak ikusirik, ekialdean tamainu egokia eman ziezaion harlanezko kontraespaloiaren eraikuntza kontseilatzen zuen.

Zirkunstantzia guzi hauen artean, plazako goarnizioak gerra urte horretan 150 soldadu zeuzkan, eta Ziudadelan zeuden 90ek ez zuten lansaririk kobratzen, hau zela eta, garaiko dokumentu baten arabera, gehienak larrugorritan eta eskean ibiltzen ziren.

Gibelean geratu ziren Felipe IV.a armetan 600.000 gizon zituela preziatzen zeneko garai haiek (1625), eta tropa erabilgarriak orduan Katalunian aurkitzen ziren.

Egoera delikatu hau alde batera utziaz, egia da bertzetik, Oropesa-ko kontea bizerregea, lanak erabakiz bultzatzen ari zela.

Eta 1645-1646. urteetarako 75 lanurte eman ondoren Ziudadelaren eraikuntza ofizialki bukatutzat jo zen.

Mementu honetan, medialunak lurrezkoak ziren eta sohornak harlanduzko kontraespaloirik gabe jarraitzen zuen.

Nimega-ko Bakea (1679) eta Frantziarekin izandako Bederatzi Urteko Gerraren (1688-1698) artean emaniko bake garaia heldu arte itxaron behar izan zen.

1684.etik 1690.era arte doatzin urte horietan bere behin betirako itxura har zezan.